Gizartea -

Ez da inor zauritu

Bi sute piztu dira Donostian eta Gernikan

Suteen ondorioz etxebizitzetako bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte baina ez dute inor ospitalera eraman behar izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako (Bizkaia) eta Donostiako bi etxebizitzatan sua piztu da eta bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte, nahiz eta ez den inor zauritu.

Herrizaingo sailak esan duenez, lehen sutea Gernikako Juan Calzada kaleko 51.ean gertatu da gauerdia aldera. Zirkuitu elektrikoan arazo bat sortu da eraikineko lehen solairuan eta sutea hasi da. Etxebizitza hutsik zegoen erreforma lanetan ari zirelako.

Sutaren ondorioz eraikineko bizilagunak etxeetatik atera dituzte eta bertara joan diren larrialdietarako zerbitzuek hiru lagun artatu dituzte kea arnas hartzeagatik. Hala ere, ez dute ospitalera joan beharrik izan.

Bigarren sutea Donostiako gros auzoko trueba kaleaan gertatu da goizaldeko 5ak eta laurdenetan, eraikin baten behealdean dagoen denda bateko sofak sua hartu duenean. Etxebizitza osoa kez bete da eta bizilagunak atera behar izan dituzte. Hala ere ez da inor zauritu eta ez dute inor ospitalera eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea