Gizartea -
Abenduaren 6an
'Konstituzioaren inposizioagatik' protesta deitu du 'Independentistak'
Independentistak Sareak esan du "Euskal Herriaren independentziarako aukerak geroz eta babes handiagoa" duela.
Erredakzioa
Durangon egin duten prentsaurrean, datorren abenduaren 6an, bertan egingo dituzten ekitaldien egitaraua aurkeztu dute. Helburua "kulturatik eta mobilizaziotik" "geurea ez den Konstituzio baten inposaketa" salatzea da.
"Abenduaren 6an gure herriari inposatzen zaion jaiegun espainiar baten aurrean gaude berriro ere. Euskal Herriak demokraziarako, bere etorkizuna erabakitzeko eta independentziarako duen eskubidea urratzen duen konstituzio arrotza ospatzera behartzen gaituzte", adierazi dute.
"Inposaketa honen aurrean berriro ere argi berdea independentziari aldarrikatuz erantzuten du Independentistak Sareak". Euskal Liburu eta Disko Azokaren barrutiaren ondoko plazan 12:30etatik 13:30etara ekimen erreibindikatibo-kulturala izango dela esan dute .
Azokan gainera, sareak dituen proiektu eta helburuez informazioa eskaintzeko mahai bat jarriko dutela esan dute.
"Une historikoa bizitzen ari gara", adierazi dute, eta "behin betiko Euskal Herriari askatasuna, independentiza eta demokraziaren ateak ireki behar zaizkio".