Gizartea -

Gertakaria Nafarroan

15 urteko adingabe bat larri zauritu da Lizarran, deskarga elektrikoa jasota

Adingabea linea elektrikoaren zutoin batera igo da Remontiva Institututik gertu. Gorputzaren % 35 erreta du, eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan dute.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko adingabe bat larri zauritu da Lizarran, deskarga elektrikoa jasota, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuei abisua 15:48 aldera eman diete. Adingabea linea elektrikoaren zutoin batera igo da Remontiva Institututik hurbil. Deskargak jo dio, eta arropak su hartu du.

Hasiera batean, Lizarrako udaltzainek artatu dute, guardiako talde medikoa iritsi bitartean. Nafarroako Gobernuari helikopteroa eskatu diote. Lizarrako mutilak erredurak ditu gorputzaren % 35ean. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan dute.

Lizarrako suhiltzaileek eta Foruzaingoak parte hartu dute operazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Foruzaingoa Elektrizitatea