Gizartea -
Etxeko indarkeria
Argizari beroa mutil-lagunaren burura botatzeagatik, atxilotuta
23 urteko neska bat atxilotu dute bere bikotekideari argizari beroa burura bota eta aurpegian kolpeak emateagatik.
Erredakzioa
23 urteko neska bat atxilotu dute Bilbon etxeko indarkeria delitua leporatuta. Bere mutil-lagunaren aurpegia kolpatu du neskak eskuko hatz-koskorretan jarri duen giltza batekin. Gainera, piztuta zegoen kandela baten argizaria burura bota dio eta hainbat zauri eragin dizkio.
Goizaldeko lauak inguruan gertatu da erasoa Bilboko San Adrian auzoan.
Goizona etxera iritsi eta bikotekidearekin liskarra izan ostean gertatu da. Mutila sofan eseri eta une horretan neskak argizari beroa bota dio burura. Ondoren, aurpegian kolpeak eman dizkio eta hainbat zaurirekin Basurtuko ospitalera ermana dute beranduago. Neska etxeko indarkeria egotzita atxilotu dute.