Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak 47 positibo zenbatu ditu

Bezperan baino ia 500 proba gutxiago egin arren, positibotasun tasa % 4,8ra igo da.

Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU bat. Argazkia: EFE
Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU bat.
Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU bat. Argazkia: EFE

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 47 positibo atzeman ditu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, 989 proba diagnostiko egin zituzten atzo (bezperan baino 488 gutxiago), eta positibotasun tasak gora egin zuen, % 4,8an kokatu baita.

Bezperan baino 19 kutsatze gutxiago dira. Duela astebete zenbatutako kopuruaren oso antzekoa da (47) eta duela bi aste baino 10 gutxiago (57).

Kasu gehien pilatzen dituzten gune edo udalerriei dagokienez, Murchante da denen buru, zortzi positibo erregistratu baitituzte. Zerrendan bigarren ageri da Leitza, lau kasurekin, eta hirugarren, Tutera Ekialdea, hirurekin. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea gaur