Gizartea -

Bizkaia

Bilbon aurkitutako giza gorpuzkiak ikertzen dabil Ertzaintza

Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte igandean aurkitutako hezurrak, kriminalitate zantzuak dituzten ala ez jakiteko.

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du igandean Bilboko Zumabidean aurkitutako gorpuzkien harira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

18:00ak inguruan, Ertzaintzak Udaltzaingoaren abisua jaso zuen zelai batean giza gorpuzkiak aurkitu zituztela ohartarazteko.

Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte igandean aurkitutako hezurrak, kriminalitate zantzuak dituzten ala ez jakiteko, iturri horien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak