Gizartea -

Auzitegi Gorenaren epaia

Opus Dei, artxiboetatik kide ohi baten datuak kentzera behartuta

Administrazioarekiko Auzietako Salak datu babesen inguruko epaia eman du, aurretik jada Auzitegi Gorenak eskatzailearen alde egin zuena berretsiz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Opus Deik kide ohi baten datu pertsonal guztiak kendu beharko ditu bere artxiboetatik Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera.

Dagoeneko Auzitegi Nazionalak kide ohiaren alde egin zuen eta orain, Gorenak berretsi egin du epai hori. Opus deik datu guztiak ezabatu beharko ditu, besteak beste, erakundean sartu zeneko data, izena eta bestelako datu batzuk.

Auzitegi Gorenaren ustez, datuak mantentzea "hasiera batean datu horiek eskatzea justifikatu zuen arrazoia bertan behera gelditzean beharrezkoa izateari utzi zion".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea