Gizartea -
Nijarren, Almerian
Etxetik botatako adineko bat bere etxean sartu da 'okupa' geratzeko
Emakumearen egoera ekonomikoak okerrera egin zuen semeetako bati laguntzen saiatu ondoren. Semea langabezian dagoen enpresari bat da, "kamioirik gabeko kamioilaria" ezizenaz ezaguna.
Erredakzioa
76 urteko emakume bat, Angeles Belmonte izenekoa, bere etxebizitza izandakoan sartu eta 'okupa' geratzea erabaki du, semeetako bati laguntzeagatik kaleratuta izan ondoren. Hori da, hain zuzen, Miguel Angel Navarro bere semeak, 'Kamioirik gabeko kamioilaria' ezizenekoak, Europa Press albiste agentziari aditzera eman diona.
Navarrok azaldu duenez, amak "ez du etxean indarrez sartzeko beharrik izan, oraindik giltzak zeuzkalako". Aurretik, emakumeak zenbait egun pasa ditu etxe aurrean kanpatuta.
Semea empresaria da eta langabezian dago. Bere hitzen arabera, protesta ekintzekin jarraituko dute, kutxazain batean berriro ere giltzapetu, adibidez. "Protestak areagotu egingo ditugu, eta ez naiz bakarra izango", esan du Navarrok.
Protesta ekintzak
Miguel Angel Navarrok ama egoera horretara eraman duten baldintzak kritikatu ditu. Haorrekin batera, gogora ekarri ditu azken urteetan amak eta berak egindako protesta ekintzak: Nijarreko banketxe batean kateatu eta Almeriako epaitegien aurrean elkarretaratu, 'Kamioirik gabeko kamiolaria'rekin batera, azken hau haur-oihalekin bakarrik jantzita.