Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Pertsona bat larri zauritu da bi ibilgailuren arteko talkan, Txorierriko igarobidean

Auto-ilara luzeak sortu dira, baina 09: 15erako zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Auto-ilarak, N-637 errepidean. Argazkia: @ikersalgadoser1
Auto-ilarak, N-637 errepidean
Pertsona bat larri zauritu da Lezaman, zisterna-kamioi baten aurka talka eginda

1:12

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da zisterna kamioi batek eta auto batek gaur goizean Txorierriko igarobidean izan duten istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Auto-ilara luzeak sortu badira ere, 09:15ean zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin duenez.

07:05 aldera gertatu da ezbeharra, Lezama parean, Erletxetara bidean.

Autoko gidaria larri zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

N-637 errepideko bi errei itxi dituzte, eta, ondorioz, 5 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Dena dela, 09:15ean zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errepideko istripuen biktimak N-637 errepideko zirkulazioaren egoera