Gizartea -
Energia nuklearraren aurka
Greenpeaceko ekintzaile batzuk zenbait zentral nuklearretan sartu dira
Frantziako zentral batean infiltratutako hainbat ekintzaile atxilotu dituzte. Greenpeacek iragarri duenez, beste hainbat ekintzaile sartu ditu zenbait zentraletan, kopurua eta kokapena zehaztu gabe.
Erredakzioa
Parisko hego-ekialdean kokatuta dagoen Nogent-sur-Seineko zentral nuklearrean izkutatuta zeuden erakunde honen hainbat ekintzaile atxilotu badituzte ere, beste zenbait zentral nuklearretan zehaztu gabeko beste hainbat ekintzaile infiltratu dituela iragarri du astelehen honetan Greepeace.
"Goiz honetatik, izkutatuta eta segurtasun indarrek eta zaintza sistemek atzeman gabe, sartu dira zenbait instalakuntza nuklearretan", azaldu du Gobernuz Kanpoko Erakunde honek ohar baten bidez. "Zentralen erdigunean gure ekintzaleak egon izanak instalakuntza hauen muturreko ahulezia frogatzen du", azpimarratu dute.
Erakundeak nabarmendu duenez, ez du ekintzaile kopururik ezta kokapenik zehaztuko. "¿Arevak, EDFek, segurtasun indarrek eta arduradun politikoek uste dutela zentral nuklearrak behar bezala zainduta daudela eta Greenpeaceko kideak lehen bait lehen aurkitu behar direla? Haiek dira gure kideak aurkitu behar dituztenak!", gaineratu du taldeak.
Greepeacek azaldu duenez, zentral nuklearrak miatzea agindu du Frantziako Barne Ministerioak. Hala ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeak zehaztu duenez, ez du "inoiz" leku hauen segurtasuna kolokan jarri.
Halaber, Japoniako Fukushimaren hondamendiaren ostean Frantziako zentral nuklearrei buruz Gobernuak agindutako txostenaren aurka egin du erakundeak, lurrikara edo uholde kasuetan bakarrik eman daitekeen arriskua neurtu delako.