Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte EAEn genero indarkeria leporatuta

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu azken orduetan Arrasaten eta Gasteizen urruntze agindu bat urratzeagatik eta liskar batean, emazteari heriotz mehatxuak egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Arrasaten eta Gasteizen genero-indarkeria delitu bi egotzita. Lehen kasuan, 41 urteko gizonezko batek emazte ohiarekiko duen urruntze agindua urratzeagatik atxilotu dute eta bigarren kasuan, 53 urteko gizonezkoa preso eraman dute liskar batean emazteari heriotz mehatxuak egiteagatik.

Lehen kasua astelehenean gertatu zen, arratsaldeko 16.00ak inguruan, Arrasaten (Gipuzkoa). Emakumeak Ertzaintzara deitu zuen, urruntze agindua duen bere senar ohia etxeko atea joka zegoelako. Bertara iritsi zirenean, gizonak ez zuela alde egin nahi egiaztatu eta azkenean, atxilotu egin zuten. 41 urteko gizona indarkeria matxista eta agintariei desobeditze delituak egotzita atxilotu dute.

Heriotz mehatxuak

Bigarren erasoa Gasteizen gertatu da, bart, goizaldeko 01.30etan. Liskar bat izan dute, heriotz mehatxuak tarteko, eta emakumea etxebizitzako gela batean giltzapetu da. Ertzaintza bertara iritsi denean, etxebizitzako beste bikote batekin gertatutakoa egiaztatu eta 53 urteko gizona atxilotu dute indarkeria matxista delituagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea