Gizartea -
Guinness errekorra zuen
Munduko txakurrik zaharrena hil da Japonian, 26 urterekin
Pusuke, munduko txakurrik zaharrena, 26 urte eta 9 hilabeterekin hil da, gizakien 125 urteren baliokidea.
Erredakzioa
Pusuke, munduko txakurrik zaharrena Guinness errekorren liburuaren arabera, hil egin da Sakura herrian, Japoniako Tochigi probintzian. 26 urte eta 9 hilabete zituen, hau da, gizakien 125 urteren baliokidea.
Pusuke 1985eko apirilaren 1ean jaio zen eta "shiba inu"Japoniako bertako arrazako arra zen.
Bizirik zegoen txakurrik zaharrena bezala erregistratu zuen Guinnes errekorren liburuak joan den abenduan .
Hala ere Pusukek ezin izan du inoiz izan den txaukurrik zaharrenaren errekorra gainditu. Titulu hori Bluey izeneko txakurrak du, 29 urte bizi izan zen Australiako artzain-txakur bat. 1910 eta 1939 bitartean bizi izan zen eta 29 urterekin hil zen Australiako Rochester herriaren, bi hamarkada ganadu artean igaro ostean.