Gizartea -

Bizkaia

Motorzale bat hil da Berrizen izandako trafiko istripuan

BI-633 errepidean gertatu da ezbeharra, Ondarroarako noranzkoan.

Moto batek eta kamioi batek talka egin dute Berrizen. Argazkia: EITB Media
Moto batek eta kamioi batek talka egin dute Berrizen. Argazkia: EITB Media
Moto batek eta kamioi batek talka egin dute Berrizen. Argazkia: EITB Media

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da arratsaldeko lehen orduan Berrizen (Bizkaia) izandako zirkulazio istripu batean.

Hain zuzen ere, ezbeharra BI-633 errepidean jazo da, Ondarroarako noranzkoan. Bertan, moto batek eta kamioi batek talka egin dute.

Horren ondorioz, motoaren gidaria hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Berriz Trafiko-istripu hilgarriak Durangaldea albisteak