Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

24 urteko emakumezko bat ito dute Ceutan

Emakumea Cadizekoa zen eta bere etxean zegoela, hil dute. Maitasun harreman bat zuen gizonezkoa izan da ustezko hiltzailea. Hura Udaltzaingoarengana joan da gertakizunaren berri ematera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cadizko emakume bat (24 urte) hil dute Ceutan, haren etxean, astearte honetan. Ustez harremanak mantentzen zituen 37 urteko gizonezko batek ito du.

Hilketa gaur goizean izan da, Agustin Muñoz Vazquez kalean. Ustezko hiltzailea marokoarra da, eta Polizia Nazionalaren esku geratu da, eztabaida bat izan ostean gaztea hil duela esan dielako agenteei.

Lehenengo zantzuen arabera, ustez soka bat erabili du emakume gaztea hiltzeko, berarekin eztabaida bat izan ostean. Epaileak gorpuaren autopsia egitera bidali du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea