Gizartea -
Bizkaia
Hanka-sartze batek Ermuko biztanleak Internetik gabe utzi ditu
Zerbitzua goizean eten da, Zeharkalean bide-seinale bat jartzen ari zen enpresa batek zuntz optikoaren hodia zulatu ondoren.
EiTB Media | Agentziak
Internet zerbitzua zenbait orduz etenda egon da Ermuan (Bizkaia). Hanka-sartze baten ondorioz zuntz optikoaren hodia hautsi dute.
Udal Gobernuak sare sozial batean jakitera eman duenez, zerbitzua goizean eten da, Zeharkalean bide-seinale bat jartzen ari zen enpresa batek zuntz optikoaren hodia zulatu ondoren.
Matxura non zegoen zehaztu ondoren, Udaleko langileek kable tartea ordezkatu eta hautsitako nodoak konpondu behar izan dituzte.
Arratsaldeko lehen orduan, Ermuko biztanle batzuek Internet konexioa berreskuratu dute. Hala ere, beharginek matxura guztiz konpontzeko lanean jarraitzen dute.