Publizitatea
Itxi

2021/03/12

23:23

Gizartea

Gertakaria

Bi pertsona atxilotu dituzte 17 urteko mutiko bat sastatzea egotzita, Irunen

agentziak | eitb media

22 urteko gizonezko bat atxilotu dute lehenik, eta 19 urteko beste bat ordu batzuk geroago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintzak 22 urteko gizonezko bat atxilotu du Irungo erdigunean, kalean, 17 urteko mutiko bat sastatzea egotzita, eta ordu batzuk geroago 19 urteko beste gizoneko bat atxilotu du gertakariarekin zerikusia izan duelakoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

14:00 aldera izan da gertakaria, Irungo Luis Mariano kalean, Correosen bulegotik gertu.

Bertaratu diren ertzainek adingabe bat aurkitu dute, ustez arma zuriz egindako zauri batekin. Biktima anbulantzia batean eraman dute Bidasoako Eskualde ospitalera.

Ustezko erasotzaileak 22 urte eta aurrekari polizialak ditu, eta 15:00ak aldera atxilotu dute eraikin baten atarian.

Ondoren, Ertzaintza ikertzen hasi da, eta 19 urteko beste gizonezko bat atxilotu du gertakariarekin zerikusia izan duelakoan. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena