Gizartea -

KEM-MOC

Antimilitaristek BBVAren egoitzako atea "hormatu" dute Bilbon

Ekintza sinbolikoa egin dute, bankuaren mozkinen "zati handi bat gerra-industria finantzatzetik" datorrela salatzeko.

KEM-MOCeko kideak BBVAko egoitzaren atea "hormatzen", Bilbon. Argazkia: @MOCBILBAO
KEM-MOCeko kideak BBVAko egoitzaren atea "hormatzen", Bilbon. Argazkia: @MOCBILBAO
KEM-MOCeko kideak BBVAko egoitzaren atea "hormatzen", Bilbon. Argazkia: @MOCBILBAO

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

KEM-MOC mugimendu antimilitaristako kideek BBVA bankuaren egoitzako atea "hormatu" dute Bilbon. Ekintza sinbolikoa izan da, bankuaren mozkinen "zati handi bat gerra-industria finantzatzetik" datorrela salatzeko.

KEM-MOC mugimenduko iturriek azaldu dutenez, zenbait adreilu jarri dituzte egoitzaren ate aurrean, "Banku armaturik ez! Banku Blokeatua Arma Salmentagatik" lelopean.

Antolatzaileen hitzetan, bankuak "4.450 milioi euro bideratu ditu arma-industria finantzatzera".

"General Dymamics, Leonardo, Indra, Airbus, Aecom, Honeywel, Navantia eta Maxam" enpresak zerrendatu dituzte, "hegazkin militarrak, tankeak, urpeko ontziak, misilak, munizioak eta arma nuklearrak" ekoizten dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa BBVA Gizartea Eguneko albisteak Albisteak