Gizartea -
TRAFIKOA
Zabaldu dute AP-8 autobidea, Eibarren, kamioi baten istripuagatik itxita egon ostean
Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Bilbora bidean. Istripuak N-634 erepidean ere izan du eragina.
EITB MEDIA
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8 autobidean, Eibar parean, eta auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB MEDIAri jakinarazi dionez.
07:05 aldera gertatu da ezbeharra, Bilbora bidean.
Ibilgailua irauli egin da eta zama bidera erori zaio, bi erreiak oztopatuz. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
Ez da inor zauritu.
Istripua izan duen kamioia erretiratu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da 10:00ak baino lehen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea