Gizartea -

Gabonetako gastuak

Euskaldunok 85 inguru xahutuko ditugu jostailuetan eta loterian

Bi ikerketaren arabera, ume bakoitzeko 84 euroko gastua egingo dute familiek jostailuetan, eta pertsona bakoitzeko 85,2 euro xahutuko dira loteria erosteko.

Bi ume, denda bateko jostailuei begira. EFE
Bi ume, denda bateko jostailuei begira.  EFE
Bi ume, denda bateko jostailuei begira. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo Gabonetan ia diru kopuru bera xahutuko dute euskal herritarrek jostailuak eta loteria erosteko, 85 euro inguru, hain zuzen ere.

Eroski Consumerrek egindako ikerketa baten arabera, haur bakoitzeko 84 euro gastatuko dituzte euskal familiek, Estatuko bataz bestekoa 71 eurotan dagoen bitartean.

Estatuko Loteria eta Apustuen urriak 21era arteko datuak aintzat hartuta, berriz, EAEn pertsona bakoitzeko 85,2 euro xahutuko dira dezimoak erosteko.

Lau kontsumitzailetik hiruk uste dute jostailuak garestiegiak direla. Alabaina, onartu dute iazko diru kopuru beretsua xahutuko dutela oparietan. Galdetutakoen % 24k adierazi dute iazko gastua ez dutela errepikatuko: % 16k gehiago gastatuko du (75 euro inguru); eta gutxiago gastatzeko erabiltzen dira arrazoi nagusiak krisi ekonomikoa, langabezia eta prezioen igoera dira.

Euskal herritarren erdiak hilabete bateko edo bizpahiru asteko aurrerapenarekin egiten dituzte erosketak, baina hamarretik hiruk baino ez dute aurretiaz zehazten jostailuetan xahutu beharreko zenbatekoa.

Zer eta non erosi

Galdekatutako lau lagunetik batek esan du jostailuren bat erostekorakoan zalantzak izan dituela. Zalantzak, normalean, hezkuntzarekin lotutako jostailuekin eta bideo-jokoekin sortzen dira.

Erosketak egiterakoan % 51k ez du kontuan hartzen aukeratutako jostailuak kontsumo arduratsua edo jasangarria sustatzen duen; eta % 8k ez dute begiratzen jostailuak seguruak diren edo ez.

Euskal kontsumitzaileek jostailuak erosterakoan saltoki handietara jotzea nahiago dute; hirutik batek jostailu-dendetara jotzen du; eta bostetik batek supermerkatuetan egiten ditu erosketak.

Erdiak onartu du euren seme-alabek eskatutako jolasak erosiko dituztela, betiere nagusi baten oniritziarekin; hamarretik hiruk haurren iritziari kasurik egin gabe egingo dituzte erosketak; eta bostetik batek umeek eskatutakoa erosiko du, nagusien iritzia kontuan hartu gabe.

Amaitzeko, jostailu asko publizitateren eraginez erosiko dituztela onartu du gehiengoak. Ildo horretan, publizitatea gehiegizkoa dela jotzen du % 66ak eta erdiak baino gehiagok uste du publizitateak engainatu egiten duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea