Gizartea -

Abenduaren 13tik 16ra

Herrizaingo Sailak alerta kimikoen inguruko simulazioak egingo ditu

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo dituzte simulazioak, helburua herritarrak balizko isuri toxikoen inguruan nola jardun behar duten ikastea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan simulazioak egiteko. Helburu nagusia, herritarrek isuri toxikoren bat izanez gero nola jardun behar duten barneratzea.

Abenduaren 13a eta 16a artean egingo dira simulazioak, Lantaronen (Araba), Hernanin (Gipuzkoa) eta Alonsotegi, Gueñes , Muskiz, Abanto Zierbena, Zierbena eta Santurtzin (Bizkaia).

Jarraitu beharreko pausoak

Simulazioek irauten duten bitartean sirenek uhindun seinalea igorriko dute laino toxikoaz ohartarazteko eta 30 segundu iraungo duen beste seinale lau batek, berriz, alarma amaitu dela adieraziko du.

Sirenen helburu nagusia larrialdi une bat izanez gero berehalako alerta lortzea da, herritarrek horrelako istripu baten aurrean hartu beharreko neurriak martxan jartzeko.

Halaber, Herrizaingo Sailak industria kimikoa dagoen inguruetan informazio kanpainak egin ohi ditu herritarrek nola jardun behar duten jakiteko. Hala, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, laino toxikoren bat sortuz gero, alerta ohartarazten duen sirena entzun bezain pronto ateak eta leihoak itxi behar dituzte herritarrek eta ondoren, horietatik aldendu.

Horrez gain, ez da berogailu edo aireztapen sistemarik erabili behar eta kalean egonez gero toki itxi batera jo behar da. Gainera, ezin da erre, ezin da surik piztu, eta telefonoa derrigorrezkoa bada soilik erabili behar da.

Halaber, ez da eskolara haurren bila joan behar, irakasleak arduratuko euretaz, eta alerta amaitu dela iragarri arte ezin izango da kalera irten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea