Gizartea -

Egoera larria

Nafarroako Antzerki Eskola ixtear dago, diru-murrizketek bultzatuta

Iruñako kaleetan protesta egin eta eskolaren itxiera antzeztu dute ikasleek. Nafarroako Gobernuak egindako azken murrizketen ondorioz, baliteke urtarrilaren 8an eskola itxi egin behar izatea.

Nafarroako Antzerki Eskola kideak, protestan. Argazkia: EITB
Nafarroako Antzerki Eskola ixtear dago, diru-murrizketek bultzatuta
Murrizketek Nafarroako Antzerki eskola ito dute

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Antzerki Eskolako ikasle eta irakasleek manifestazio ixila egin dute Iruñeako kaleetan eskolak bizi duen egoera ekonomiko "oso larria" herritarrei azaltzeko. Emi Ekai zuzendariaren esanetan, egoera horren ondorioz baliteke urtarrilaren 8an ateak itxi behar izatea.

Hori dela eta, eskolako kideek, hainbat ikasle ohi eta antzerkiko pertsonarekin batera, 11:00etan Iruñeako hirigunean elkartu dira maletak eskuan zituztela "inora ez daraman bidaia" egiteko. Lau taldetan banatu eta Iruñeako kaleetatik ibili dira Nafarroako Parlamentura iritsi arte.

Martxa hasi aurretik, eskolak "aurreko urteetako aurrekontuen % 10" duela azpimarratu du, "berez defizitarioa zen aurreko aurrekontua ere". Bere hitzetan, "urtarrilaren 8an ixteaz ari gara, ikasturtea berta behera utzi beharraz, aurrekoetan baino zailtasun gehiagori aurre egin beharko diogu: aukera guztiak zabalik daude".

3.200 ikasle baino gehiago

Itxiera horrek eragina izango du 3.226 ikaslerengan eta publikoarengan orokorrean. Ikasleak lau arlotan banatuta daude: arte dramatikoa, tailerra, ikasteetxako heziketa eta helduentzako unibertsatea.

Eskola ixtea saihesteko azken ahalegina abenduaren 16an egingo dute, Nafarroako Parlamentura joanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea