Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR probak egitera deitu dituzte Bilboko gimnasio bateko erabiltzaileak

Martxoaren 9tik 19ra Deustuko AltaFit zentroan egon ziren bezeroei eta langileei Basurtuko Ospitalera joateko eskatu diete, gaur eta bihar. Ez da beharrezkoa hitzordua hartzea.

Deustuko Altafit gimnasioaren barruko irudia. Kirol zentroaren webgunetik ateratako irudia.
Deustuko Altafit gimnasioaren barruko irudia.
Deustuko AltaFit gimnasioko 548 erabiltzaile joan dira PCR proba egitera

2:11

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko gimnasio bateko erabiltzaileei eta langileei dei egin die Osakidetzak larunbat honetan edo bihar, igandea, Basurtuko Ospitalera joan daitezen, PCR proba bat egitera.

Martxoaren 19an Deustuko AltaFit gimnasioa itxi egin zuten hainbat positibo zirela medio. Orain, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak martxoaren 9tik 19ra bitartean lokal hartan ibili zirenei dei egin die covid-19aren diagnostiko probak egin ditzaten.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Arrupe pabiloian (Kanpoko Kontsultak) jarriko dute PCR probak egiteko gunea gaurtik igandera bitartean. Osakidetzak zehaztu duenez, ez da beharrezkoa hitzordurik eskatzea eta nahikoa izango da bertara agertzea. Ohikoa denez, SMS bidez bidaliko dituzte gero emaitzak.

Covid-19arekin bateragarriak izan daitezkeen sintomak izanez gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), etxean isolatu eta osasun-zentrora deitu behar dela gogorarazi dute osasun agintariek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deustori buruzko albisteak