Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte EAEn genero-indarkeria egotzita

Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Lasarte-Orian, Barakaldo eta Errenterian bikokideei eraso egiteagatik. Gainera, beste hiru gizon atxilotu dituzte urruntze aginduen urraketa leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak sei gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu azken orduetan EAEn bikotekideei eraso egiteagatik eta urruntze aginduak urratzeagatik. Atxiloketak Sestaon, Bilbon, Trapagan, Barakaldon, Errenteria-Oreretan eta Lasarte-Orian eman dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ostiral honetako 08:00etan Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen bere etxean bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan. Gainera, 34 urteko gizonezko bat Lasarte-Orian atxilotu zuten bikotekidea eskaileretatik bota ostean. Halaber, azken atxiloketa Errenteria-Oreretan eman zen: bere bikotekideari eraso egiten saiatzea leporatu zioten 32 urteko gizonezko bati.

Urruntze aginduen urraketa

Sestaon eman zen urruntze aginduen urraketarekin lotutako lehen atxiloketa. 33 urteko gizonezkoa haren bikotekide ohiaren etxetik hurbil aurkitu zuen Ertzaintzak eta bertan atxilotu zuen, urruntze agindua leporatuta.

Ostiral arratsaldean, Trapagan, izan zen bigarren atxiloketa. Azkenik, 34 urteko emakumezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak bikotekide ohiarekiko zuen urrutze agindua ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea