Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Barakaldoko bi bankutan lapurreta egiteagatik
Antza, gizonak arma faltsu bat erabili du lapurreta egiteko. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, joan astean antzeko delitu bat egin zuen eta Ertzaintza gizonaren bila ari zen.
Erredakzioa
51 urteko gizon bat atxilotu du gaur Ertzaintzak Barakaldoko bi banku ezberdinetan arma faltsu batekin diru kantitate txikiak lapurtzea leporatuta.
Ertzaintza gizon honen bila ari zen joan den astean Portugaleten antzeko delitu bat egin zuelako.
Gertakaria gaur goizeko 9.15etan izan da. Ustezko lapurrak bankuko langile bati idatzitako ohar bat eman dio. Oharran "hau lapurreta da eta pistola bat dut" jartzen zuen. Gainera, dirua eskatu dio langileari pistola baten kanoia erakusten dion bitartean.
Minutu batzuk geroago, antzeko gertaera jazo da herri honetako beste banku batean eta lapurrak honetan ere, beste diru kantitate txiki bat eraman du. Ertzaintzak gizona atxilotu du.