Gizartea -

Gertaera

Emakume bat hil da Donostiako etxebizitza eraikin batean izandako sutean

Sei pertsona ospitalera eraman dituzte, horietako hiru arin zaurituta, eta ez dute beste hiruren osasun egoeraren berri eman.

Suak eraikinaren kanpoaldean ere eragin ditu kalteak. Argazkia: Donostiako Udala
Eraikinaren kanpoaldea, belztuta
Emakume bat hil da Donostian, etxebizitza batek su hartuta

0:50

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko emakume bat hil da gaur, osteguna, goizean, kea arnastu ondoren, Donostian, Intxaurrondo auzoko Garro kaleko etxebizitza eraikin batean izan den sutean.

Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionaren arabera, sei pertsona ospitalera eraman dituzte, kea arnastu baitute. Horietako hiruk intoxikazio arina izan omen dute, eta beste hiru okerrago omen zeuden baina ez dute horien osasun egoeraren berri eman.

Oraindik ez dute jakitera eman sua zerk eragin duen. 00:25ean piztu da, eta suhiltzaileek 01:15erako itzali dute.

Sutearen ondorioz, lehenengo eta bigarren solairuan bizi diren pertsonak etxetik irtenarazi dituzte. Hirugarren eta laugarren solairuetan bizi direnak, aldiz, erreskatatu egin behar izan dituzte. Gizarte zerbitzuen esku jarri dituzte guztiak, eta hiriko hainbat hoteletan igaro dute gaua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak