Publizitatea
Itxi

2021/03/25

14:21

Gizartea

PROTESTA

Elkarretaratzea egin dute Bilbon etxerik gabeko gaztearen heriotza salatzeko

EITB MEDIA | AGENTZIAK

"BesteBi" elkartearen esanetan, "gizarteak etxegabeek pairatzen duten bazterketa sozial hau ikustea, entzutea eta bere sentitzea" nahi dute.

  • Elkarretaratzea Bilbon etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko

    Elkarretaratzea Bilbon etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko. Argazkia: @BesteBi_PSHbiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"BesteBi" egoitza-bazterketaren aurkako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko plataformak elkarretaratzea egin du ostegun honetan Bilbon, etxerik gabeko gazte baten heriotza salatzeko. 23 urteko gaztea martxoaren 12an hil zen.

Peter zuen izena, jatorriz Poloniakoa zen eta sei bat hilabete zeramatzan Bilbon bizitzen. Uribarri auzoan ezaguna zen, denda bateko atean gitarra jotzen aritzen baitzen. Kalean ematen zuen eguna, eta lo, berriz, hiriko aterpetxe batean egiten zuen.

"BesteBi" elkartearen esanetan, "gizarteak etxegabeek pairatzen duten bazterketa sozial hau ikustea, entzutea eta bere sentitzea" nahi dute.

Halaber, erantzukizunak eskatu dizkie euskal administrazioei, "zerbitzu sozialen zorro eraginkor bat garatzeko eta etxegabetasuna Euskadin desagerrarazteko estrategia orokorra eguneratzeko".

Zehazki, "erroldatze soziala" martxan jartzeko eskatu die udalei, kalean bizi diren pertsonek eskubide eta prestazio sozialak izan ditzaten.

"Gizarteari eskatzen diogu begirada zabaltzeko etxerik gabeko pertsonengana, ikusezin ez bihurtzeko", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;