Gizartea -

Langileen greba

Lehendakaria Bilboko metroko gatazkari buruz arituko da gaur

Sindikatuek eginiko salaketak ukatu ditu Euskotrenek eta osteguneko greba geldiaraziko duen akordio bat lortzea "espero" du, baina horretarako "proposamen zehatz bat" behar du "mahai gainean".

Bilboko metroko langileen protesta, Argazkia: EFE
Bilboko metroko langileen protesta, Argazkia: EFE
Bilboko metroko langileen protesta, Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Bilboko metroko gatazkari buruz hitz egingo du gaur, Lehendakaritzako egoitzan, 10:30ean. Euskotreneko zuzendaritzak, bestalde, "argi eta garbi" errefusatu ditu sindikatuek eginiko salaketak. Enpresako sindikatuek deitutako lanuzteetarako hiru egun falta direla, giza eta ekonomia baliabideen esparruetan hitzarmen kolektiboa bete ez izana leporatu diote langileek enpresari.

José Ignacio Asensio Euskotreneko zuzendari orokorrak agerraldia egin du gaur Bilbon. Bertan, langileen protesta honen aurrean enpresaren jarrera azaltzen saiatu da.

Euskotreneko enpresa-batzorde iraunkorrak aldi bateko langileen kontratazioen murrizketa, geltokietako langileen estaldura gabezia eta langileek beraien erosahalmenean izan duten galera salatu du. Kexa horiez gain, bete gabe dauden lanpostuetarako enpresa kanpoko zein barruko jendea kontuan hartzea eskatu dute, eta, bide batez, diru publikoarekin zuhur jokatzea.

% 50eko zerbitzua puntako orduetan

Lanuzteak ostegun honetarako deitu dituzte; bina orduko geldialdiak egingo dituzte: 09:00-11:00 artean eta 17:00etatik 19:00etara.

"Grebak puntako orduetan izango du eragin gehien, beraz, ordu horietarako, % 50eko zerbitzua eskaintzea da gure helburua" azaldu du Asensiok. "Beste orduetan % 30eko zerbitzua eskaintzea da gure helburua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea