Gizartea -

NAFARROA

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, gidabaimenik gabe eta drogen eraginpean gidatzearren

Udaltzaingoak Diaz Bravo kalean geldiarazi du autoa. Halaber, ibilgailuak ez du asegururik eta ez du gainditu IAT edo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa delakoa.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, gidabaimeneko punturik gabe, asegururik gabe eta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) iraungita eta drogen eraginpean gidatzeagatik.

Udaltzaingotik jakitera eman dutenez, atxiloketa 13:23an gertatu zen. Agenteek Alde Zaharrean ikusi zuten ibilgailua, lehendabizikoz.

Minutu batzuk geroago, Diaz Bravo kalean geldiarazi zuten. Une horretan egiaztatu ahal izan zutenez, ibilgailuak ez zeukan nahitaezko asegururik eta IAT delakoa, ostera, iraungita zeukan.

Era berean, gidariak gidabaimeneko puntu guztiak galdu zituela egiaztatu zuten agenteek.

Segidan, droga proba egin zioten eta kalamuan positibo eman zuen.

Aipaturiko gidariari bide segurtasunaren aurkako delitua leporatu diote gidabaimenean punturik izan gabe gidatzeagatik. Horrez gain, administrazio alorreko salaketa bat ezarri diote, drogak kontsumitu ondoren gidatzeagatik, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa indarrean ez izateagatik eta nahitaezkoa den asegurua ez edukitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Tutera Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa