Gizartea -

BILBO

Bost ibilgailu erre dira Santutxun izandako sutean

Goizaldean piztu da sua San Francisquito kaleko aparkaleku batean. Astebetean inguru berean gertatzen den bigarren sutea da eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Suak kaltetutako autoak, Santutxun. Argazkia: Urtzi Gartzia (Euskadi Irratia)
Suak kaltetutako autoak, Santutxun
Suak kaltetutako autoak, Santutxun. Argazkia: Urtzi Gartzia (Euskadi Irratia)

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailu erabat kiskali dira eta beste bat kaltetu da goizaldean Bilboko San Francisquito kalean piztutako sute batean. 

Sua 02:45 aldera piztu da aparkaleku batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Suhiltzaileek sua itzali dute.

Segurtasun Saileko iturriek Euskadi Irratiari baieztatu diotenez, astebetean inguru berean gertatzen den bigarren sutea da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko. Hipotesi guztiak zabalik daude. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia Suteak Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak albisteak