Gizartea -
KORONABIRUSA
Hiru pertsona salatu dituzte Beran, Irundik Nafarroara baimenik gabe joateagatik
Errepide kontrol batean atzeman dituzte. Halaber, ibilgailuaren gidariari isuna jarri diote Ibilgailuen Azterketa Teknikoa izan gabe ibiltzeagatik eta droga proban positibo emateagatik.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Foruzaingoak hiru pertsona salatu ditu Nafarroan, koronabirusaren zabalkundea eteteko araudia urratzeagatik. Zehazki, indarrean dagoen itxiera perimetrala urratu eta baimenik gabe Gipuzkoatik Nafarroara igarotzeagatik zigortu dituzte.
Irungo bizilagunak dira hirurak.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, Beran egindako errepide kontrol batean harrapatu dituzte.
Hiruren aurkako salaketa jarri dute koronabirusaren kontrako araudia ez betetzeagatik. Halaber, ibilgailuaren gidariari isuna jarri diote Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) indarrean izan gabe ibiltzeagatik eta droga proban positibo emateagatik.