Publizitatea
Itxi

2021/03/30

18:15

Gizartea

Alarma-egoera

Neurri murriztaile berriak baimendu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Koronabirusak eragindako kutsatzeak gelditzeko asmoz onartutako neurri berriak apirilaren 1etik 9ra bitartean egongo dira indarrean.

  • Terrazetan kontsumitu ahalko da, baina taberna barruan ez.

    Terrazetan kontsumitu ahalko da, baina taberna barruan ez. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covid-19aren hedapena gelditzeko asmoz Nafarroako Gobernuak iragarri zituen neurri murriztaile berriak baimendu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Murrizketa berriak apirilaren 1etik 9ra bitartean egongo dira indarrean. Bestea beste, taberna eta jatetxe barruan zerbitzua ematean debekatuta egongo da.

Ebazpenaren arabera, epaimahaiak kontuan hartu du pandemiaren bilakaerak azken egunetan okerrera egin duela Nafarroan. Hala, astebeteko epean 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 62 kasutik 94 igo dela aipatzen du. Martxoaren 28an tasa hori 157,6 kasuraino iritsi zen.   

Birusak 64 urtetik gorakoen artean izandako eragina azpimarratzen du; izan ere, martxoaren 7an, 100.000 biztanletik 63 kasu ziren, eta martxoaren 22rako 72. Martxoaren 28an, berriz, 98 ziren.

Horrez gain, epaimahaiak ohartarazi du ospitaleratzeak ere hazi direla azken asteetan. Otsailaren 22ko astean 24 paziente zeuden erietxean, eta aste honetan, 62. Hortaz, hazkundea % 158,33koa izan da lau astetan. Eta azken bi asteetan pazienteen kopurua bikoiztu egin da.  

Zainketa berezietako unitateetan egoerak okerrera egin duela aipatzen da ebazpenean.

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak hartu dituen neurriak "osasun publikoa babesteko proportzionalak" direla ebatzi du Auzitegi Nagusiak.  

BIDEOA | Neurri berriak ezarriko dituzte Nafarroan

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;