Publizitatea
Itxi

2021/03/31

13:57

Gizartea

Gertakaria

Gorpuzki gehiago aurkitu dituzte Getxoko Arrigunaga hondartzan

agentziak | eitb media

Urtarrilean hondartza horretan zatitua agertutako hilotzarenak direla uste dute. Gizonezko bat atxilotu zuten gertakariarekin zerikusia duelakoan, eta preso dago.

  • Ertzaintzaren bilaketa Arrigunagan, artxiboko irudi batean. Argazkia: Segurtasun Saila

    Ertzaintzaren bilaketa Arrigunagan, artxiboko irudi batean. Argazkia: Segurtasun Saila

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gorpuzki gehiago aurkitu zituzten atzo Getxoko Arrigunaga hondartzan, eta litekeena da urtarrilean zatituta aurkitu zuten gorpuarenak izatea, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen martxoaren 8an Barakaldon kasuarekin zerikusia duelakoan, eta gizonezko baten homizidioa leporatuta. Bi egun geroago, atxilotua espetxean sartu zuten.

Atzo arratsaldean agertu ziren gorpuzkiak hondartza bizkaitarrean, eta Segurtasun Sailak urtarrilean topatutakoekin lotu ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena