Gizartea -

Bizkaian

1.000 marihuana atzeman dituzte Erandion zegoen plantazio batean

Poliziak bi mungiar atxilotu ditu. Operazioa zabalik dago oraindik, eta Poliziak ez du atxiloketa gehiago egitea baztertzen.

Operazioan mila landare baino gehiago atzeman dituzte.
Operazioan mila landare baino gehiago atzeman dituzte.
Operazioan mila landare baino gehiago atzeman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Erandioko etxebizitza batean gordeta zegoen marihuana plantazio bat desegin du gaur eginiko operazio batean. Bertan, mila marihuana landare baino gehiago atzemateaz gain, 33 eta 34 urteko bi mungiar atxilotu ditu.

Lokala horrelako zereginetarako egokitua zegoen, landareen hazkuntzarako behar diren aireztapen, tenperatura eta klimatizazio elementu guztiekin.

1.800 euro hilero

Familiabakarreko etxebizitza orain dela 2 urtetatik zegoen alokatuta, eta nahiz eta bertan bizi ez, 1.800 euro ordaintzen zituen hilero.

Operazioa zabalik dago oraindik, eta Poliziak ez du atxiloketa gehiago egitea baztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea