Gizartea -

Gaurko lanuztea

Euskotrenek langileen % 40,9k greba egin dutela adierazi du

Langileek goizean eta arratsaldean egin dituzte lanuzteak.

Langileen protesta Atxuriko geltokian. EFE
Langileen protesta Atxuriko geltokian. EFE
Langileen protesta Atxuriko geltokian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek adierazi duenaren arabera, enpresako langileen % 40,9k greba egin dute eta, guztira, 254 tren martxan egon dira. Horietako 141 zerbitzu minimoetakoak izan dira eta 113 ohiko zerbitzukoak.

Euskotrenek Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak gaurko lanuzterako ezarritako trenen, autobusen, tranbien eta funikularren zerbitzu minimoak eskainiko zituela bermatu zuen atzo. Enpresako Batzordeak lau orduko lanuztea deitu zuen: 9:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea