Gizartea -

Zozketa

Loteria Nazionaleko lehen saria Bilbon eta Leioan egokitu da

46.531 zenbaki irabazlea Bilboko Eraso Jenerala kaleko administrazioan eta Leioako Artea merkataritza-guneko saltokian saldu dute.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria Nazionaleko lehen saria Bilbon eta Leioan (Bizkaia) egokitu da larunbat honetan. 46.531 zenbakia da sariduna, eta serie bakoitzak 1,5 milioi euro jasoko ditu.

Estatuko Loteria eta Apustuak jakitera eman duenez, zenbaki irabazlea Bilboko Eraso Jenerala kaleko administrazioan eta Leioako Artea merkataritza-guneko saltokian saldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Loteria