Gizartea -
Kantabrian
Gaua neska batekin igarotzeko zozketa bertan behera utzi dute
Gaua hotel batean, whisky botila batekin eta Hego Amerikako neska batekin igarotzeko zozketa batek polemika sortu du Kantabrian eta Poliziak ikerketa bat abian jarri du.
Erredakzioa
Gaua hotel batean, whisky botila batekin eta Hego Amerikako neska batekin igarotzeko zozketa batek polemika sortu du Kantabrian eta Poliziak ikerketa bat abian jarri du. Iragarpena zenbait lokutoriotan eta ile-apaindegietan agertu da.
Zozketa horrek zalaparta handia sortu du eta Polizia Nazionalak ikerketa bat abian jarri du Kantabriako Emakumeen Zuzendaritza Nagusiak gertaera salatu ostean. Karteletan emakume bat agertzen da barruko arroparekin jantzita, eta "zozketa latinoa" leloarekin.
Zozketan parte hartzeko txartelek 20 euro balio zuten, eta irabazlea Gabonetako loteriako sari nagusiaren azken bi zenbaki berdinak zituenak izango zen.
Txartelak saltzen ziren saltokietako bateko dendari baten hitzetan, zozketako antolatzailea lagun bat da eta hasiera batean lagunentzako antolatu zuten zozketa.
Polizia Nazionala zozketaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta zozketan parte hartzen duen neska adinez nagusia den eta zozketan parte hartzea onartu duen.
Halaber, Polizia emakumearen bila ari da.
Era berean, baliteke zozketa maula bat izatea.