Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekideei eraso egiteagatik lau atxilotu EAEn

Atxiloketak Bilbon, Barakaldon, Gasteizen eta Bergaran izan dira. Bestalde, Barakaldon, emakume bat atxilotu dute bere bikotekide ohiarekin zuen urruntze agindua ez errespetatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko San Adrian auzoan, emakume batek Ertzaintzari deitu zion astearte arratsaldean bere bikotekidea eraso egiten ari zitzaiola salatzeko. Liskar baten ondorioz, gizonezkoak mugikorra kendu, emakumea lurrera bota eta atearekin eskuak harrapatu zizkion. Poliziak 39 urteko gizona atxilotu eta emakumea Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuen.

Barakaldon, gaueko hamarrak aldera, emakume batek Ertzaintzara deitu behar izan zuen, bere bikotekide ohiak labain batekin mehatxu egiten ari ziola eta. Gizona atxilotu eta Sestaoko komisaldegira eraman dute. Bertan, arrazoi berdinengatik eta emakume berarekin, aurrekariak dituela baieztatu dute.

Bart gainera, une horretan lanean ez zegoen ertzain batek ohartarazi du gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Emakumeak zauriak zituen lepoaldean eta behatz batean eta Santiago osptialera eraman dute. Emakumeak hainbat mehatxu salatu zituen aurretik eta 22 urteko gizonezkoa atxilotu egin dute.

Bestalde, astearte arrastaldean, Bergaran, Osintxu inguruan, liskar bat izan zuen bikote batek, eta gizonak iraindu eta jo egin zuen emakumea. Ertzaintzak atxilotu egin zuen 43 urteko erasotzailea eta bertako anbulatoriora eraman zuten biktima.

Azkenik, gauerdian, 34 urteko emakume bat atxilotu dute bere bikotekide ohiarekin zuen urruntze agindua ez errespetatzeagatik. Barakaldon gertatu da eta emakumea gizonaren etxebizitza inguruan atxilotu dute.

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzat telefono zerbitzua.

900 840 11 - 016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea