Gizartea -

Hartz arre emeak

Pirinioetan bi hartz askatzeko baimena eskatu diote Foru Gobernuari

Egun, soilik hiru hartz arre ar daude bertan eta emerik gabe espeziea berreskuratzea ezinezkoa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animalia Basatiak Babesteko Elkarteak (FAPAS) Pirinioetan bi hartz eme gazte askatzeko baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Helburua bertan espeziea berreskuratzea da.

Proposamena, Kroaziatik edo Esloveniatik ekarritako 12 eta 16 hilabete arteko bi hartz arre eme askatzea da. 30.000 euroko gastua izango litzateke, eta elkarteak hartuko luke bere gain.

Pirinioetan egun dauden hartzekin genetikoki antzekoak direlako hautatu dute espeziea. Egun, zona horretan, soilik hiru hartz ar daude 2004an ehiztari frantses batek hartz emea hil zuenetik.

Hiru hartz hauek, Espainia eta Frantzia artean bizi dira eta, emerik gabe, espezie hau berreskuratzea ezinezkoa da, elkarteak ohar batean adierazi duenaren arabera.

Nafarroako Gobernuak onartuz gero, 2012 eta 2013 urteetan askatuko lituzkete hartzak. Mugatik bestaldera ezinezkoa izan da adostasun batera iristea eta Frantziako Gobernuak sarrera geldiarazi du. Hasierako asmoa, FAPASek esan duenez, Asturiaseko Kantauri mendikatetik sartzea zen, baina bertako gobernu berriak ere ezezkoa eman die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea