Gizartea -

KAZETARITZA

Kazetaritza ere gaixotu egin da mundu osoan covid-19 urtean

Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak kazetaritzaren egoerari eta prentsa askatasunari buruz plazaratutako urteko txostenaren arabera, kazetaritza erabat edo partzialki blokeatuta dago munduko % 75ean.

Kazetaritzaren egoeraren 2021eko mapa. Irudia: Mugarik Gabeko Kazetariak.
Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak osatutako kazetaritzaren egoeraren 2021eko mapa.
Kazetaritzaren egoeraren 2021eko mapa. Irudia: Mugarik Gabeko Kazetariak.

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prentsa-askatasunaren Munduko Sailkapenak, urtero 180 herrialde eta lurraldetako prentsa-askatasunaren egoera ebaluatzen duenak, erakusten du kazetaritzan jarduteak eragozpen larriak dituela 180 estatuetatik 73tan, Mugarik Gabeko Kazetariek ezarritako rankingaren arabera, eta beste 59 herrialdetan kazetariek beren lana egiteko oztopoak dituzte; beraz, horrek esan nahi du kazetaritza-jarduerak erabat edo partzialki blokeatuta daudela munduaren ia % 75ean.

Hala jaso du urtero Mugarik Gabeko Kazetariak GKEak egiten duen txostenak, informazioa lortu ahal izateko aukera eta eragozpenak neurtzen dira. 2020an, eta 2021eko lehen hilabeteetan, bai pandemiagatik, bai pandemia aitzakia gisa erabili izanagatik, kazetariek itxita izan dituzte bai informazio iturriak bai eta gertaera tokietatik informatu ahal izateko aukerak ere. Txostenak erakusten duenez, gero eta zailagoa da kazetariek gai delikatuak ikertzea eta zabaltzea, batez ere Asian eta Ekialde Hurbilean, baina baita Europan eta Latinoamerikan ere.

Zuritik beltzera, gorritik igaroz

Kazetaritza-osasun onagatik aipagarri dira beste behin herrialde eskandinaviarrak. Norvegia, Finlandia eta Suedia dira oraingoan ere podiumean, Danimarka izanik laugarrena. Alemania atera egin da aurten munduko 12 herrialde baino ez dituen "egoera onaren" eremu zuritik, eskandinaviar herrialdeek kazetaritza-osasun ona baitute. Norvegiak, Finlandiak eta Suediak podiumean jarraitzen dute, eta, Danimarkak, laugarren postuan. Alemania grafikoaren "egoera onetik" atera da aurten, izan ere, "muturreko mugimenduen eta mugimendu konspiratzaileen gertuko manifestariek dozenaka kazetari eraso dituzte" azken hilabeteotan, RSFen arabera.

Espainiak 29. postuan jarraitzen du, "egoera on samarrarekin". Hala ere, prentsa-askatasunean eragina izan dute azken hilabeteetan pandemian informazio-gardentasuna nahi bestekoa ez izateak eta hedabideetan eragin nabarmena izaten ari diren polarizazio politikoaren eraginez eta ultraeskuindarrek bultzatutako "kazetariarekiko gorrotoagatik". Hala esan dute Alfonso Armada Mugarik Gabeko Kazetarien Espainiako ataleko presidenteak eta Edith R. Cachera RSF Espainiako presidenteorde eta RSF Internacional-eko Espainiako korrespontsalak, gaur txostena aurkeztean.

Jair Bolsonaro ante periodistas

Brasilgoaren (111. postuan, eremu gorrian) gisako adibideek ulertzen laguntzen dute munduko leku batzuetan kazetariek zer baldintzatan lan egin behar duten. Herrialde horretan kazetarien aurkako erasoak areagotu egin dira pandemia hasi zenetik. Ez hori bakarrik, osasun krisiaren kudeaketa "eskasa" estaltzeko, Jair Bolsonaro presidenteak pandemiari buruzko informazioa sistematikoki ezkutatu duela dio txostenak, eta prentsari herrialdeko kaosaren erantzulea izatea leporatu dio. Presidenteak, gainera, informazio faltsuak zabaltzen lagundu du. 

Zerrendaren azken postu ilunetan Yibuti, Txina, Turkmenistan, Ipar Korea eta Eritrea daude; horietan zentsura eta informazioaren gaineko kontrola erabatekoak eta itogarriak dira gaur egun.

Sektorearekiko mesfidantza

Kazetaritzaren krisiak, halaber, baditu beste erpin batzuk ere, horien artean kezkagarrienetako bat herritarrek kazetariekiko duten mesfidantza da. Edelman Trust 2021 barometro ospetsuaren arabera, 28 herrialdetan inkestatutako pertsonen % 59k uste du kazetariak nahita saiatzen ari direla publikoa engainatzen, faltsua dela dakien informazioa zabaltzean.

Christope Deloie RSFko idazkari nagusiak sektorea defendatu du eta "kazetaritza desinformazioaren aurkako txertorik onena" dela ohartarazi du. Kazetaritza ekoizpena eta banaketa faktore politiko, ekonomiko eta teknologikoek nahiz kulturalek ere "maizegi blokeatzen" dutela deitoratu du. "Plataforma digitalen eta sare sozialen bidez muga guztiak gainditzen dituzten desinformazio biralen aurrean, kazetaritza da gertaeretan oinarritutako eztabaida publikoaren bermatzaile nagusia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza