Gizartea -
Gertaera
Zauritu bat Donostiako bitxi-denda batean izandako lapurretan
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du dagoeneko. Gertaera eguerdiko 12:00etan izan da, Donostiako Virgen del Carmen kaleko bitxi-denda batean.
Erredakzioa
Gizonezko bat zauritu da gaur eguerdian, Donostiako Egia auzoko bitxi-denda batean izandako lapurretan. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du dagoeneko. Lapurra dendatik ateratzean atxilotu dute, baina horren laguntzaile baten bila ari da Ertzaintza.
Ertzaintzak eitb.comi jakinarazitakoaren arabera, lapurretan pertsona batek baino gehiagok parte hartu dute. Gertaera eguerdiko 12:00etan izan da, Donostiako Virgen del Carmen kaleko bitxi-denda batean.
Lekukoen arabera, bitxi-dendako langile bat zaurituta atera da lokaletik, aurpegia odolez blai zeukala. Ertzaintzak azaldu duenez, lapur batek kolpe bat eman dio pistolarekin eta, ondorioz, aurpegian zauri bat egin dio. Anbulantzia batek ospitalera eraman du.