Gizartea -
Diagnostiko goiztiarra egiteko
Bengoa: 'Mamografia 40 urtetik aurrera gomendatzea akats klinikoa da'
Osasun sailburuak mediku pribatuek interes ekonomikoak dituztelako gomendatzen dutela kritikatu du.
Redacción
Rafael Bengoa Osasun sailburuak lehen graduko senitartekoen aurrekaria duten emakumeek bakarrik egin beharko lukete mamografia 40 urtetik aurrera eta osasun pribatuak mamografiak era orokorrean gomendatzea kritikatu du: izan ere, Bengoaren ustez, "mediku pribatuek interes ekonomikoak dituzte". Mamografia 40 urtetik aurrera gomendatzea "akats klinikoa" dela esan du Bengoak.
Sailak egin duen egitasmo pilotuan argi ikusi omen dute: lehen graduko senitartekoen aurrekaria duten emakumeek bakarrik egin beharko lukete mamografia 40 urtetik aurrera. Egitasmo horren arabera ere, euskal emakumeen % 6k du minbizia pairatzeko arriskua.
Ikerketa horretan 40 eta 49 urte bitarteko 2.907 euskal emakumek parte hartu dute eta, horietatik, % 15ek minbizia izan duten bigarren graduko senideak zituzten eta % 78 arriskurik gabeko biztanleria dela uste dute.