Gizartea -

Sutea

Berpiztu egin da Etxebarriko baso gune batean goizaldean sortutako sutea

Suhiltzaileek kontrolatutzat eman dute sutea goizaldeko 4:00etan, baina 12 ordu geroago, garrak suspertu egin dira.

Kiskalitako basoa. Argazkia: Iker Salgado
Kiskalitako basoa
Suhiltzaileek Etxebarriko baso gune batean piztutako sutea itzali dute

0:27

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berpiztu egin da, arratsaldeko 16:30ean, goizaldean Etxebarriko (Bizkaia) baso gune batean sortutako sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Garrak Santa Marina auzoko basoan sortu dira lehenbizikoz, ospitaletik gertu, eta haraino bertaratu dira larrialdi zerbitzuetako langileak eta Miribillako parkeko suhiltzaileak. 4:00ak aldera lortu dute sutea kontrolatzea. Segurtasun Sailak konfirmatu du ez dagoela zauriturik.

Sua suspertu denetik bertan daude ertzainak, suhiltzaileak eta udaltzainak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri Suhiltzaileak