Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Emakume bat eta bi adin txikiko larri zauritu dira Obanosen izandako auto istripuan

Arratsaldeko azken orduan, errepidetik irten eta irauli egin zen autoa. Nafarroako Ospitalera eraman zituzten zaurituak.

Zaurituak erreskatatzeko lanen irudia. Argazkia: @bomberos_na
Zaurituak erreskatatzeko lanen irudia.
Zaurituak erreskatatzeko lanen irudia. Argazkia: @bomberos_na

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat eta bi adin txikiko, ama eta seme-alabak, larri zauritu ziren atzo arratsaldean NA-1110 errepidean, Obanos parean, izandako auto istripuan.

20:30ak baino lehenxeago gertatu zen ezbeharra. Antza denez, autoa errepidetik irten eta irauli egin zen, Nafarroako Suhiltzaileek Twitterren duten kontu ofizialean jakinarazi dutenez.

Nafarroako Ospitalera eraman zituzten hiru zaurituak, egoera larrian.

Cordovillako eta Lizarrako suhiltzaileek autotik atera behar izan zituzten hirurak, harrapatuta baitzeuden.

Foruzaingoak bere gain hartu du istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Trafiko-istripu hilgarriak