Gizartea -

Gaixotasuna

Gernikako 18 hilabeteko haurtxo bat hil da meningitisak jota

Haurtxoaren haurreskolak eta Osakidetzak infekzio-gaixotasunen kasuetarako protokoloa abiarazi dute. Hil den haurtxoaren ahizpa-bikia Gurutzetako Ospitalean dago eta, antza, onera egiten ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernika-Lumoko 18 hilabeteko ume bat hil da meningitis gaixotasunak jota eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Silak jakinarazi duenez, hil den umetxoaren eskolak infekzio-gaixotasunen kasuetarako dagoen protokola abiarazi du.

Hil den haurtxoaren ahizpa-bikia Gurutzetako Ospitalean dago eta, Osasun Saileko prentsa zerbitzutik adierazi dutenez, umea onera egiten ari da.

Hezkuntza Sailak eta Haurreskolen patzuergoak ohar baten bidez zabaldu dutenez, umetxoaren heriotza baieztatuta dago. Halaber, dolua adierazi diete neskatxaren (Gernikako Barrutia zentroko ikaslea zen) senitartekoei.

Oharrak jasotzen duenez, "meningitisak jota" hil dela ezagutu ostean, Haurreskolen patzuergoak "berehala" abiarazi ditu infekzio-gaixotasunen kasuetarako neurriak eta "Osakidetzak kasu horietarako prebentzio eta ekintzen protokoloa martxan jarri du", hala, antibiotikoak eman dizkiete senideei eta eskola kideei.

Hil den umetxoaren haurreskolak ikasleen familiak informatzeko bilera baterako deitu dituzte, eta bertan Haurreskolak-en eta Osasun Saileko ordezkari bana egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea