Gizartea -
Bizkaia
27 urteko gizonezko erandiotar bat hil da trafiko istripuan
Furgoneta ezponda batetik erori da, Akarlanda eta Erandiogoikoa lotzen dituen errepidean, Erandion. Gidaria lekuan bertan hil da.
Eriz Lotina | EiTB Media
27 urteko gizonezko bat hil da Erandion (Bizkaia) izandako trafiko istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Akarlanda eta Erandiogoikoa lotzen dituen errepidean izan da ezbeharra, 21:40 inguruan; furgoneta bat bidetik atera eta ezponda batetik behera erori da. Gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta zauri larrien ondorioz, tokian bertan zendu da. Erandiotarra da hildako gizonezkoa.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea