Gizartea -

Giro sozialaren hautematea

EAEko egoera ekonomikoaren hautemateak okerrera egin du

Egoera sozialaren hautematea ona edo oso ona bezala mantendu da, eta EAEko egoera politikoaren hautemateak hobera egin du nabarmen, azken Soziometroaren arabera.

Langabezia eta ekonomia dira arazorik larrienak euskaldunentzat

00:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erdiek egoera politikoa txartzat edo oso txartzat jo dute (%50), baina azkeneko Soziometroari dagokionez (2011ko ekaineko 46. ES) hamaika puntu hobetu da hautematea. 2006ko emaitza salbuetsita (%36), hau izan da 2002 urtetik aurrerako puntuaziorik txikiena. Zentzu berean, EAEko egoera politikoaren hautemate positiboa 15 puntu handitu da ekainetik (%28-43).

Egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra da elkarrizketatutako pertsonen %72rentzat (urte bereko ekainean baino 5 puntu gehiago). Aldiz, egoera sozialaren hautematea bere horretan mantendu da ekaineko azkeneko Soziometroarekin alderatuta: %56k uste dute egoera oso ona edo ona dela, eta %40k txarra edo oso txarra.

Kasu guztietan EAEko egoerari buruz dagoen hautematea Espainiako egoerari buruz dagoena baino dezente positiboagoa da (egoera politikoa 24 puntu hobea, ekonomikoa 18 eta soziala 23). Egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela uste duten EBko biztanleen batez besteko emaitzekin alderatuta (%30), EAEko emaitza 4 puntutara kokatzen da (%26).

Lan merkatuari lotutako arazoak (%76) mantentzen dira garrantzitsuenak bezala, baina ekaineko datuekin alderatuta 6 puntu jaitsi da portzentajea. Bigarren lekuan arazo ekonomikoak (%41) ditugu, aurrekoekin alderatuta 14 puntu gehiagorekin. Aldiz, biolentzia/terrorismoa seigarren lekuan egotera pasa da, %6arekin, 1995etik jasotako serie historikotik eman den portzentajerik txikiena.

Ezbarditasun sozialak

Hamar pertsonetatik 8 inguru ados edo oso ados agertu dira adierazpen hauekin: gaur egun, Euskadin, arazo larria da asko irabazten dutenen eta gutxi irabazten dutenen artean diru-sarreretan dagoen aldea oso handia izatea (%78), eta alde horiek txikitzea beharrezkoa da herrialdearen kohesio sozialerako (%77).

Biztanleriaren %95entzat emakumezkoek pairatzen duten biolentzia gizarte arazo larria da.

Etorkinen egoera okerragoa da soldatetan, eta lanbidean aurrera egiteko eta lanpostua lortzeko garaian; berdina da hezkuntzarako eta osasun zerbitzuetarako sarbidean; eta hobea laguntza sozialak eskuratzerako garaian. Iritziak banatuago agertu dira etxebizitza eskuratzeko aukerei buruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea