Gizartea -

Atxilotua

Kontrol batetik ihes egin eta patruila baten aurka talka egin du Muskizen

Gidariak hainbat aurrekari penal ditu eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauri arinekin.

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 60 urteko gizon bat atxilotu du Muskizen (Bizkaia), ausarkeriaz gidatzea eta autoritatearen kontrako erasoa egotzita. Atxilotuak aurrekari penalak ditu eta N-634an, El Haya (Muskiz) parean, zegoen kontrol polizialetik ihes egin du.

Gizonak ihesaldiari ekin dio A-8an barrena, Bilborako noranzkoan. Atzetik joan zaio Ertzaintza eta, azkenean, atxilotuak polizien patruilaren kontra egin du talka.

Agenteek gidaria identifikatu dute eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute gero, zauri arinekin. Gero, 60 urteko gizona, hainbat aurrekari penal dituena, atxilotu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Herriak eta Hiriak Delituak Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak