Gizartea -
Matxura
Matxura batek 45 minutuko atzepenak eragin ditu Metro Bilbaon
Matxura kondonputa dago. Seinaleen sisteman izandako matxura batek atzerapenak eragin ditu Moyua eta Deusto geltokien artean, eta jendea itxaroten egon da geltokietan.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko langileek laurak aldera gertatutako matxura bat konpondu dute, Moyua eta Deusto arteko geltokietan seinaleen sisteman akats bat eman ostean.
Matxurak 45 minutuko atzerapenak eragin eta jende ugari bildu du geltokietan. Bidaiariak haserre agertu dira eta errieta egin diete metroko gidariei, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.
Bestalde, Metro Bilbaoko Zuzendaritzak azaldu duenez, gidariek eskuz gidatu behar izan dute modu automatikoan egin beharrean, eta horrek atzerapenak eragin ditu. Ildo horretan, eskerrak eman dizkie erabiltzaileei sortutako eragozpenengatik. Matxura konpondu ostean, egoerak onera egingo du poliki.