Gizartea -
Madrilen
22 urte kartzelara, senar ohia hiltzeko agindua eman zuen emakumea
Emakumeak senar ohia hiltzeko agindua eman zuen alabaren jagotea bermatzeko. Hilketa agindu zion enpresaren jabearentzat 12 urteko zigorra ezarri dute, eta ustezko hiltzailea libre geratu da.
Erredakzioa
Madrileko Probintzia Auzitegiak 22 urte eta erdiko kartzelaldia ezarri dio Maria Dolores M.P. Ciempozuelosen (Madril) bere senar ohia hiltzeko agindua -bion alabaren jagotea galtzeko arriskua izan ostean- eman zuen emakumeari.
Epaian agertzen denez, Eloy S.B. emakumeak hilketa egitea agindu zion segurtasun-enpresaren jabeari 12 urte bidaliko dute espetxera; eta Charles Michael G.C. biktimaren ustezko hiltzailea, ordea, absolbitu dute.
Maria Dolores hilketa -senitartekoa izateren astungarriarekin-, hilketa saiakera eta mehatxu delituak egin dituela jasotzen da epaian, eta Eloy hilketa delituan erruduna dela eta hilketa saiakeran ere bai ebatzi du Auzitegiak.
Epaileen erabakiaren arabera, alabaren "jabegoa galtzeko aukerak bultzatuta", "aita hiltzeko ideia izan zuen" zigortutako emakumeak.
"Ez dago probatuta Charles Michael G.C. auzipetuak parte hartu zuenik eta Maria Doloresen eskariagatik kontratatuta izanda" 2007ko martxoaren 14ean biktimaren kontra tiro egin zuena denik.
Alabari 300.000 euroko kalteordaina, 100.000 euro biktimaren une hartako bikotekideari eta 150.000 euro biktimaren gurasoei ordaintzera ere zigortu dute epaileek Maria Dolores eta Eloy.