Gizartea -
Balantzea
San Tomaseko salmentek eta bisitariek % 10 eta % 20 behera egin dute
Metro Bilbaok % 35 bidaiari gutxiago izan zituen atzo, eta hortaz, 24 orduko greba eguna "normaltasunez" eta "istilurik" gabe igaro zen.
Erredakzioa
San Tomas azokako 300 saltokiek iaz jasotako milioi euro bat baino % 10 gutxiago saldu dute, BBK-k jakinarazitako datuen arabera.
Euriak eta Metro Bilbaoko grebak eragin zuzena izan zuten bisitari kopuruaren beherakadan; izan ere, % 20 pertsona gutxiago joan ziren atzo azokara. Hala ere, salmenten beherakada ez zen horren handia izan: % 10.
San Tomaseko saltokietako nekazariek salmentak aurreko urteen antzera mantendu zirela esan zuten. Salmenta handienak goizen eta arratsalde hasieran eman ziren.
Antolatzaileek, bisitariek eta saltzaileek produktuen "kalitate handia" azpimarratu dute.
% 35 bidaiari gutxiago, San Tomasen
Metro Bilbaok % 35 bidaiari gutxiago izan zituen atzo, eta hortaz, 24 orduko greba eguna "normaltasunez" eta "istilurik" gabe igaro zen.
Metro Bilbaoko datuen arabera, aurten 239.607 bidaiarik hartu zuten metroa. Iaz, ordea, 348.690 izan ziren, eta 2009an, 380.118.